miércoles, 17 de abril de 2013

Marrubizko sufflea.

Marrubizko sufflea Frantzian asko egiten ziren sukaldaritza klasikoan, eta oraindik badago jende asko egiten dituenak.

4 pertsonentzat egiteko behar dituzun gauzak:

-300g marrubi handiak
-100g azukre
-4 arrautz zuringo
-3 goilara azukre glaseatua

Nola egin:

Hasteko marrubiak garbitu eta sufflea bota behar duzun 4 edalontziei olioa edo mantekila pixka bat bota. Ondoren marrubiak ontzi batetan jarri eta pure baten antzekoa egin batidoraren laguntzarekin, azukrearen erdia ontzira bota eta nahastu. Jarraitzeko zuringoak batitu eta geratzen den azukrea bota, eta batitzen jarraitu segundu batzuk. Pureari zuringoen erdia bota eta dena nahastu, gero geratzen diren zuringoak bota eta berriro ere guztia nahastu, nahasketa homogeneo bat lortu arte. Azkenik sufflea edalontzietara bota goilara baten laguntzarekin, 10-15 minutuz labean sartu 190ºC-tara eta azukre glaseatu pixka bat gainetik bota.



Beste gauza askotakoak egin ahal dituzu suffleak, txokolatezkoak, limoizkoak, kafezkoak,...

sufle fresas Soufflé de fresas
Hoy Cocinas Tú

No hay comentarios:

Publicar un comentario